jueves, 30 de octubre de 2008

Top7

Honako hau da ikasgai honetarako interesgarriak iruditu zaizkidan web guneen zerrenda:

1- youtube:http://es.youtube.com/
Aspaldidanik ezagun dugun web gune honek hamaika abantaila dituela uste dut. Berton mota guztietako bideoak daude eskuragarri deus ere ordaindu behar izan gabe; hasi telebistako albistegietatik, "videoclip"ak, dokumentalak etab. luze bat. Bertotik hartutako bideoei nahi diogun trataera eman diezaiekegu, geure proiektuetarako irudiak eta audioa eskuratuz. Horretaz gain, gure produkzioak ezagutzera emateko bide aproposa da oso, erraz asko egiten da eta horretaz gain, web gune bisitatuenetako bat da.

2-yamendo:http://www.yamendo.com/
Ikus-entzunezko ikasgaia den honetan, irudia eta soinua oinarrizko tresnak dira gure produkzio guztietarako. Hau dela eta, web gune honetan askotariko musika eskura dezakegu, geure proiektuetarako aproposa den musika.

3- zamzar:http://www.zamzar.com/
Zerrendan hirugarren dagoen web gunea oso garrantzitsua iruditzen zait, izan ere orri honen funtzioa artxiboak formatu batetik bestera pasatzea da, eta dohainik egiten da hau guztia. Oso kontutan izan behar dugu formatu asko eta asko tratatu beharko ditugula ikasturte osoan zehar, informazio iturriak anitzak izango baitira, eta web gune honek formatu aukera zabala eskaintzen du horretarako.

4- translate google: http://translate.google.es/translate
Hizkuntzari ematen diogun trataera pisu handiko zerbait da, bai ikasgai honetarako bai geure ikasketetarako ere. Lehen esan bezala, ugariak izango dira erabiliko ditugun informazio iturriak, eta horietako asko hizkuntza arrotz batean idatziak. Web gune honek itzulpen lan aparta egiten du, hizkuntza asko biltzen ditu baitan, eta oso azkar egiten du lan. Hitz bakar bat, parrafo bat edo artikulu oso bat itzultzen du, hiztegiaren beharrik gabe lana erraztuz.

5- eitb: http://www.eitb.com/
Erabilgarritasun handiko web gunea da eta adibidetzat erabil dezakegu. Ikus-entzunezko eta idatzizko komunikabidea dela esan dezakegu, bertan bideoak (elkarrizketak, erreportajeak, telebista programak...), prentsa idatziko informazioa (albiste, artikulu...), azken orduko berriak, foru eta blogak... aurki baititzakegu. Hau guztia geurea den hizkuntzan eskuragarri izatea oso lagungarri izango zaigula uste dut.

6- skype: http://www.skype.com
Doako software honek ateak irekitzen dizkigu mundu zabal batera. Komunikazioa errazteko sorturiko web gune honetan, bertan erregistraturiko erabiltzaileekin deiak, bideoak etab.egin ditzakegu. Komunikazioa hain garrantzitsua den gizarte honetan eta etorkizunera begira bizi garen belaunaldi honi, besteekin konpartitu eta besteengandik ikaste hori behar-beharrezkoa zaigu.

7- pixer: http://www.pixer.us/
Programa honen funtzioa irudia eraldatu eta editatzea da. Ezer instalaturik eduki gabe, argazkiak online tratatzeko aukera ematen du. Irudia behin eta berriro tratatu beharko dugu egiten ari garen honetan, eta horregatik garrantzitsua da.

1 comentario:

  1. Agur eta erdi, Idoia. Jamendo y letraz idatzi duzu. Kontuz! alda ezazu ahal duzunean.

    ResponderEliminar