martes, 28 de octubre de 2008

Euskadi irratia

Euskadi irratia euskaraz Euskal Herrirako igortzen duen irrati katea da eta EiTB komunikazio talde publikoarena da. 1982ko azaroaren 23an igortzen hasi zen. Kateko esatari ezagunen artean:

- Arantxa Iturbe: Euskal idazle eta irrati esataria, ezaguna egin zen irratiaren munduan Jaime Otamendirekin batera aurkeztutako "Goizean Behin" irratsaioarekin, "Euskadi irratian".
- Manu Etxezortu: ""Faktoria" saioa gidatzen du.
- Dani Arizala
- Susana Mujika
- Maite : "Mezularia" informazio magazineko zuzendaria.
- Pello Zabala : Fraide frantziskotar, idazle, irratiko aurkezle, musikazale eta meteorologo gipuzkoarra, hainbat urtez ibili zen "Euskadi Irratia"n esatari meteorologia kontuetan, tartean bide tradizionalak eta "tenporak" kontuan hartuz. Halaber, kate berean "Klasikoak gaur" irratsaioa aurkezten ibili da (5.000 saiotik gora egin ditu), musika klasikoa eskaintzen duena. Halaber, "Berria" egunkariaren blog komunitatean dabil 2006ko urritik, "Mendiko behatokitik" izenekoan idatziz).

Gaur egungo irratsaioak, honakoak dira:

"Faktoria": Euskadi Irratiko goizeko magazinak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta erikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta. Goizeko zortzietatik aurrera eta Manu Etxezortuk gidatuta informazioa, analisia, elkarrizketak, erreportajeak, e.a. Bere wabgunea: faktoria@eitb.com.

"Goizak gaur": Eguerdiko albistegi nagusia, Ainhoa Etxebesteren eskutik eguneko aktualitateari neurria hartzeko. Lantalde zabala aritzen da egunero goizak utzitako albisteak bildu eta lantzen, ordu erdi eskasean entzuleari eskaintzeko. Eta askotan, albistea gertatzen ari den lekutik bertatik, zuzeneko informazioa ematen du, entzuleei informaziorik osotuena eskaintzeko. Informazio politikoak edo ekonomikoak duen garrantzia baztertu gabe, "Goizak Gaur" saioak ahalegin berezia egiten du egunero-egunero gizarte gaiei tokia egiteko.

"Mezularia": Maite Artolak zuzendutako informazio magazina. Seietan eta zazpietan albistegi nagusiak. Trafiko informazioari arreta nagusia. Prentsa digitalaren errepasoa. Amaieran tertulia."Mezularia" saio berritzailea da. Berritzailea informazioa kontatzeko moduan eta berritzailea egiten duen eskaintza ez delako sekula ordu horretan egin. Maite Artolak zuzendutako saioa informazio magazina da, informazio hutsaren gainetik gertatzen ari dena ulertzeko klabeak ematen dizkiolako entzuleari. Halaber,orduerdiro albistegi nagusiei eta trafiko informazioari arreta berezia eskaintzen dizkie "Mezularia"k. Eta azkenengo zatian, egunak utzi duena era zorrotz eta zirikatzailean aztertzeko tertulia dugu. Webgunea: mezularia@eitb.com.

"Hiru Erregeen Mahaia": Txetxu Urbietak zuzendu eta aurkeztutako kirol magazina. Abentura, mendia edo medikuntzari eskainitako tarte bereziak eta zuzeneko erretransmisioak, adituen iritzi eta komentarioen laguntzaz. "Hiru Erregeen Mahaia"k web gunea edukitzeaz gain (mahaia@eitb.com), bloga ere badu.

"Musikaren eraginpean"

"Deja Vu"

"Beste gu"

No hay comentarios:

Publicar un comentario